Azkoitian izango da Gipuzkoako bigarren mailako xake txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 5a, 10:18

Urriaren 15ean hasiko da txapelketa, eta, parte hartu nahi dutenek, urriaren 13ra bitartean eman dezakete izena

Azkoitian jokatuko dute 2016ko Gipuzkoako bigarren mailako xake txapelketa. Gipuzkoako Xake Federakuntzak erabaki du Anaitasuna Kakute Xake Elkartea arduratuko dela aurtengo txapelketa antolatzeaz. Urriaren 13ra bitartean eman daiteke izena txapelketan parte hartzeko, eta hilaren 15ean hasiko da txapelketa. Bestalde, hasi dute ikasturtea Azkoitiko Anai Xake Eskolan. Astearte eta ostegunetan emango dituzte xakeko eskolak, Kultur Etxean. Eskolaz kanpoko ordutegian izango dira saioak, dohainik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide