Ez da kale horietako bizilagunekin egingo udalak egingo duen lehen bilera. Udal ordezkariak uztailean bildu ziren haiekin lanen inguruko xehetasunak azaltzeko, eta bizilagunek bilera hartan mahai gainean jarritako proposamenak aztertuta, udalak hartutako erabakien berri emateko deitu dute bigarren bilera, bide batez, obren nondik-norakoak azalduz.
Udala Gipuzkoako Urakekin elkarlanean ari da, hondakin uren eta euri uren sareak banatzeko. Lan horiei esker, ur ihesak saihestu, ur emaria eta presioa hobetu, eta usain txarrak desagerraraziko dira.
Obrak irailaren 5ean hasi ziren, eta azaroaren erdi aldera bukatuko direla aurreikusten dute. Lanen aurrekontua 145.943 eurokoa da, BEZa kontuan hartu gabe.