Giro ederrean ospatu dute Maxixatzenen 20. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Plaza dantzak, triki-bertso poteoa eta kantu bazkaria egin zituzten joan den larunbatean

Plaza dantzekin hasi zuten Maxixatzenen 20. urteurrena. (Maxixatzen.eus) Joan den larubatean, urriak 1, Maxixatzenen 20. urteurrena ospatu zuten Azkoitiko euskara elkarteko kideek. Plaza dantzekin eman zioten hasiera jaiari, eta, ondoren, triki-bertso poteoa egin zuten herriko tabernetan. Azkenik, kantu bazkaria izan zen Joseba jatetxean. Giro bikainean pasatu zuten eguna, Maxixatzeneko hainbat bazkideren eta kolaboratzaileren babesarekin. Ikusi eguneko irudi gehiago, orrialde honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide