Bizenta Mogel ipuin lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 30a, 16:06

Urriaren 31 baino lehen bidali behar dira lanak, Azkoitiko udaletxera

Bizenta Mogel literaturaren aitzindari izan zen idazle azkoitiarraren omenez, 35. aldiz antolatu du Bizenta Mogel ipuin lehiaketa Azkoitiko kultur elkarteak, udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Lehiaketan parte hartzeko, hamazortzi urte baino gehiago izan behar dira. Lau eta zortzi orri bitartean izan behar dituzte lanek, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita. Ipuinek aurrez inon argitaratu edo saritu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz idatzitakoak soilik onartuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek urriaren 31 baino lehen bidali beharko dituzte lanak. Udaletxera bidali behar dira, goitizenarekin sinatuta, eta goitizen bera daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztu behar dira. Helbide honetara bidali behar dira ipuinak: Azkoitiko Udala, Herriko Enparantza z/g, 20720 Azkoitia. Epaimahaiak azaroaren 29an jakinaraziko du nortzuk izan diren irabazleak. Sari nagusia irabazten duenak 500 euro eta oroigarria eskuratuko ditu; bigarrenak, 330 euro eta oroigarria; eta hirugarrenak, 200 euro eta oroigarria.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide