Janire Igoa izango da Miguel Reimundezen ordezkoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 30a, 12:28

PSE-EEren Azkoitiko zinegotzi Miguel Reimundezek dimititu egin zuen asteazkeneko udalbatzarrean, eta Janire Igoak beteko du haren hutsunea

PSE-EEko Azkoitiko zinegotzi Miguel Reimundezek karguari uko egin zion asteazkeneko udalbatzarrean, eta Janire Igoak beteko du haren hutsunea. Reimundezek hiru agintaldi oso, eta, laugarrenean, urte eta erdi egin ditu zinegotzi postuan. Dimititu aurretik, eskerrak eman zizkien udal ordezkari guztiei, nahiz eta "pentsamendu ezberdinak" izan dituzten kasu askotan. Janire Igoa azkoitiar gazteak hartuko du haren lekukoa. Dena ondo badoa, hurrengo udalbatzerrean hartuko du PSE-EEko zinegotzi kargua. "Ilusioz eta ikasteko gogoz" dagoela adierazi zuen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide