Larunbatean bi kontzertu izango dira Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gaztemaniak antolatuta, larunbatean bi kontzertu izango dira Elkargunean. Calibro 35 taldeak joko du lehenik. Funka ez ezik, rocka, jazza eta inprobisazioa ere landuko dituzte italiarrek. Eta, jarraian, Albert Cavalier donostiarraren emanaldia izango da. 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta zazpi euro ordaindu behar da sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide