Miguel Reimundez Azkoitiko Udaleko PSE-EEko zinegotziak karguari uko egingo dio biharko udalbatzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 27a, 10:20

Oraindik ez dute jakinarazi zergatik utziko duen kargua eta nork ordezkatuko duen Reimundez.

Azkoitiko Udaleko ordezkariek iraileko udalbatzarra egingo dute bihar, asteazkena. 19:00etan hasiko den bilkuran hainbat gai landuko dituzte; tartean, Miguel Reimundez PSE-EEko zinegotziak karguari uko egingo dio. Dena den, oraindik ez dute jakinarazi zergatik utziko duen kargua eta nork ordezkatuko duen Reimundez. Joan den urteko maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan PSE-EEren alkategaia izan zen Raimundez. Hauteskunde haietan zinegotzi bat eskuratu zuen PSE-EEk Azkoitiko Udalean, eta orain arte Reimundez izan da kargu hori bete duena. Orotara, bi agintaldi egin ditu Azkoitiko Udalean, zinegotzi karguan. Dimisio horrez gain, behin betiko onespenen berri emango dute udalbatzarrean. Gainera, aurrekontuei buruzko azalpenak ere emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide