'Neguko baratza presta dezagun' tailerra izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 26a, 18:52

Azkoitiko Baratze Parkean izango da, 18:00etatik 20:00etara

Azkoitiko Baratze Parkean Neguko baratza presta dezagun tailerra egingo du Ekoguneak, asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara."Orain jar daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dugu, betikoak, baita berriak ere...", adierazi dute antolatzaileek. Horrela, baratza neguan udan bezain ondo kudeatzen irakatsiko dute. Baratzeetako erabiltzaileez gain, interesa duen edonor gertura daiteke bertara. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da: aholkularitza baratzeko gaietan, hazitegi eta hazi ekologikoakā€¦

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide