EAJ izan da indar bozkatuena Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 25a, 21:51

2.424 boto lortu ditu alderdiak, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 1.849 botorekin. %64koa izan da parte-hartzea, azken Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino 4,38 puntu gutxiago

EAJ izan da bozkatuena Azkoitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 2.424 boto jaso ditu alderdiak (%44,77), eta EH Bildu izan da bigarren bozkatuena, 1.849 bozekin (%34,15). Elkarrekin Podemos izan da hirugarren indarra; 478 boto jaso ditu (%8,82). PSE-EEk 350 boto jaso ditu (%6,46). PPk, berriz, 185 (%3,41). Ciudadanosek 42 boto jaso ditu, PACMAk 30, PFYVk 9, Ganemosek 17, Libertate Nafarrak 16 eta Recortes Cerok 14. %64 izan da parte-hartzea; izan ere, bozkatzera deituta zeuden 8.534 lagunetatik 5.462k eman dute botoa. Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ izan zen bozkatuena. 2.428 boto jaso zituen alderdiak, botoen %41,85. EH Bilduk 2.238 boto jaso zituen orduko hartan (botoen %38,57). PSE-EEk 628 boto jaso zituen (%10,82), PPk 246, IUk 88, EB-Bk 62, EB-AZek 29, UpyDk 26, Equok 22, PACMAk 15, PHk 11, PUM+Jk 6 eta UCEk 3. 8.587 lagun zeuden orduan botoa ematera deituta, eta %68,38koa izan zen parte-hartzea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide