Iñigo Txanpaina eskuinean, bere taldekideekin (Iñigo Txanpaina).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta! crowdfunding kanpainan, Iñigo Txanpaina azkoitiarraren proiektua lehenengo hogeiren artean aukeratu dute. Gipuzkoako proiektu kulturalentzat goteo.org webguneak egindako finantzaketa kolektiborako deialdia da Meta!. Guztira, 50 lan jaso dituzte, eta epaimahaiak 20 proiektu hautatu ditu crowdfunding kanpainarako. Horien artean dago Iñigo Txanpainaren Txanpaña Forever proiektua. Zortzi pista izango ditu proiektuak, eta hemen entzun daitezke aurrerapenak.
Abenduaren 3ra bitartean, kanpaina bat egingo dute diru laguntzak batzeko. Jendeak emandako euro bakoitzeko beste bat jasoko du Foru Aldunditik, epearen barruan proiektua garatzeko gutxiengo bezala finkatu duten kopurura iristen badira. Proiektua diruz laguntzen duten pertsonek sariak jasoko dituzte trukean. Finantzaketa kolektiboan parte hartu nahi duenak, hemen egin dezake.