Maxixatzen komunikabidearen 20. urteurrena ospatuko dute urriaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 23a, 16:12

Bertsolariak, trikitilariak, dantza, bazkaria... izango dira

Maxixatzenek aurten 20 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko, festa antolatu dute urriaren 1erako, larunbata. Goizean, Sahatsa eta Musika Eskolako dantza taldeak dantza jauziak egingo dituzte. Eguerdian, Antxitte eta Arbeo trikitilariekin eta Eneritz eta Txibilterrekin bertso-triki poteoa izango da, eta ondoren, kantu bazkaria Joseba jatetxean Iraurgi Abesbatzakoen laguntzarekin. Bazkaltzera animatzen denak, Maxixatzenera deitu behar du, erreserba egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide