Dandelion elkarteak banatuko ditu motxilak Greziako kanpamenduetan (Dandelion).
Azkoitian 165 motxila jaso dituzte Greziako kanpamenduetan dauden haurrei bidaltzeko. Motxilak Latz tabernan eta Elurre kafetegian utzi dituzte azken asteetan hainbat herritarrek, eta ekimenak "oso harrera ona" izan duela azpimarratu dute antolatzaileek. Azkoitiko motxila guztiak Oñatira eraman dituzte, eta hango Hotz sareak Bartzelonara bidaltzeko prestatu ditu. Ondoren, handik Greziara helduko dira itsasoz eta Dandelion elkartekoak arduratuko dira Greziako kanpamenduetan banaketa egiteaz.
Elkartasun motxila bakoitzak bi galtzerdi pare berri, kulero edo galtzontzilo pare bat, bi koloreztatzeko liburuxka edo idazteko koaderno, margoak eta negurako arropa ditu barnean.