Mugikortasun iraunkorraz bideo emanaldia izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bizikletan Bizi elkarteko kideek antolatu dute, eta Matadeixen izango da, 19:00etan

Mugikortasun iraunkorrari buruzko bideo emanaldia izango da gaur, Matadeixen. Bizikletan Bizi elkarteko kideek eskainiko dute emanaldia, 19:00etan hasita. Bizikletak egunerokoan eskaintzen dituen aukeren inguruko hiruzpalau bideo ikusi ahal izango dira aurrena, eta, ondoren, gaiaz eztabaidatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide