Marian Beitialarrangoitia eta Pello Urizar izango dira plazan, 19:00etatik aurrera
Igandean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta kanpainaren azken txanpan murgiltzear dira alderdiak eta koalizioak. Bide horretan, EH Bilduk solasaldia egingo du gaur, 19:00etan, plazan. Marian Beitialarrangoitia eta Pello Urizar izango dira bertan. 18:00etatik aurrera umeentzako puzgarriak eta musika izango dira.