3x3 futbol txapelketa jokatuko da asteburuan, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 20a, 11:51

111 taldek eman dute izena, eta hiru egunetan jokatuko dituzte partidak Azkoitiko plazan. Futbolaz gain, beste hainbat ekitaldi ere izango dira.

Iaz, 3x3 futbol txapelketa jokatzen, Azpeitian. (Urola Kostako Hitza) Ostiralean, irailak 23, hasiko da Azpeitia Cup kirol elkarteak antolatutako III. Futbol Festa 3x3, Azkoitian. Herriko plazan jokatuko dira partidak, eta ostiraletik iganderarte izango da txapelketa. Irailaren 1ean amaitu zen izena emateko epea, eta, jakinarazi dutenez, inoizko parte hartzaile gehien izango dira aurten; 111 talde hain zuzen ere. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte txapelketan, eta zazpi kategoria desberdinetan egongo dira banatuta. Ostiralean 18:00etan hasiko dira partidak eta larunbatean eta igandean, berriz, 9:00etan. Futbola, ordea, ez da izango txapelketako protagonista bakarra. Esan dutenez, futbolaz gain pailazoak, bertsolariak, trikitilariak, tailer desberdinak eta beste hainbat ekitaldi izango dira Azkoitiko plazan. Edozein zalantza edo galdera izanez gero 682 17 63 81 telefono zenbakira dei daiteke. Ikusi ordutegi osoa Azpeitia Cupen webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide