Floreaga ikastetxekoek igandean egin zuten salestar azkoitiarraren omenez urtero egiten duten martxa, 14.aldiz
Joan den igandean egin zuten Azkoitian XIV. Luis Puyadena Oroigarria, salestar azkoitiarraren omenez urtero egiten den mendi buelta. Goizean goiz bildu zen Floreaga ikastetxeko kuadrilla eta Arritte aldera abiatu ziren kotxez. Handik Otzolarretik zehar Oleta mendira igo ziren, eta handik Samiño–Hiruarrieta mendira. Hamarretakoa jan eta berriro Arritte aldera abiatu ziren Toki Eder ingurutik. Ateri egin zuen, nahiz eta euriaren mehatxua beti hantxe egon.
Martitten pilota partida batzuk jokatu ondoren, Floreaga ikastetxean bildu ziren, mokadu gozoa egitera. Mezaren ondoren, paella bazkaldu zuten, eta ondoren opari eta oroigarri batzuk banatu zituzten.