Bost eta huts irabazi dio Anaitasunak Aloña Mendiri

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 18a, 15:40

Partida hasi aurretik, Xabier Oroz saskibaloi jokalariak ohorezko sakea atera zuen

Xabier Oroz saskibaloi jokalariak ohorezko sakea atera zuen atzo Azkoitiko Txerloian (Joakin Sudupe). Anaitasunak garaipen zabala lortu zuen atzo, larunbata, Aloña Mendiren aurka Txerloian jokatutako partidan. Mikel Arzalluzek sartu zuen lehen gola 21. minutuan, eta 88. minutuan Ander Pastrianek egindako bosgarren golarekin amaitu zen norgehiagoka. Aloña Mendi jokalari bat gutxiagorekin aritu zen, eta horrek eragin handia izan zuen haien jokoan. Xabier Oroz Gipuzkoa Basket taldeko jokalari azkoitiarrari egindako omenaldiarekin hasi zen neurketa. Europako 20 urtez azpiko txapelketan urrea lortu zuen Orozek, eta klubeko bazkidea eta jarraitzailea den heinean, Anaitasunak ohorezko sakea egiteko aukera eman zion. Leporaino beteta zegoen Txerloia, eta txalo artean hartu zuten saskibaloi jokalari gaztea. Bi jardunalditan sei gol egin ditu taldeak, eta batere ez du jaso oraindik. Datorren asteburuan, Lasarteko Michelin zelaian Ostadar taldearen aurka ariko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide