Capsula eta 2Shock taldeen kontzertuak izango dira bihar, Azkoitiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 16a, 12:54

Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatu ditu emanaldiak, eta 23:00etan hasiko dira.

Capsula eta 2Shock musika taldeen kontzertuak izango dira bihar, zapatua, plazan. Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatu ditu emanaldiak, eta 23:00etan hasiko dira. Plazan izanik, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Capsula taldea Argentinan sortu zuten 1997an, eta rock eta indie musika uztartzen dituzten beren abestietan. 2Shock taldeko bi kideak, berriz, azkoitiarrak dira, eta stoner edo punk-rock doinuak jotzen dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide