Mikel Elorza Noiako helmugan. (FGC)
Mikel Elorza txirrindulari azkoitiarrak irabazi zuen atzo, osteguna, Volta Galiciako bigarren etapa. AMPO taldeko txirrindulariak, beste hainbatekin batera, ihesaldiari ekin zion lasterketa amaitzeko 40 kilometroren faltan. Azken sprintean nagusitu zen Elorza. 130 kilometroko etapa izan zen atzokoa, eta Noian hasi eta bukatu zen.
Gaur hirugarren etapa jokatuko da Lugon; Sarrian hasi eta Sarrian bukatuko da 150 kilometroko ibilia.