18:00etan izango da, Elkarguneko zeharkako aretoan
Xabier Munibeko Haurreskolak antolatuta, Lau hanketan eta oinez ibiltzen erakutsi edo ikasi? hitzaldia izango da astelehenean, Elkarguneko zeharkako aretoan. 18:00etan hasiko da solasaldia, eta Nerea Mendizabal psikopedagogoa izango da hizlaria. Besteak beste, haur bakoitzaren psikomotrizitate heltze erritmoa errespetatzearen garrantziaz jardungo du Mendizabalek, eta haur txikiak dituzten gurasoei zuzendutakoa da hitzaldia. Xabier Munibeko Haurreskolak gurasoentzat hainbat hitzaldi antolatzen ditu ikasturtean zehar.