Udane Juaristi azkoitiar margolariaren
Kolore erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera Zakela tabernan. 19:00etan inauguratuko dute, eta, luntxa ere izango da. Juaristik azaldu duenez, azken erakusketan eta Donostian erakusgai izan dituen obra batzuk eta Zakelako erakusketarako egin dituen beste batzuk ikusi ahal izango dira bertan. Kolore biziekin egindako margolan "urbanoak" direlako jarri dio
Kolore izena erakusketari: "Kolore bizi eta alaiak ikus daitezke obretan, eta zehazki Zakelarako egindako lanetan argazkiak pixka bat gutxiago erabili ditut. Itsaso giroko irudiak, arrantzaleak... ikusi ahalko dira, eta kristalekin eta bolumenarekin egindako jolas batzuk ere bai".