Xabier Oroz saskibaloi jokalariak ohorezko sakea aterako du Anaitasuna eta Aloña Mendiren arteko partidan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 13a, 13:20

Anaitasunak jakinarazi duenez, "taldearen jarraitzailea eta bazkidea" da Oroz, eta "merezitako ohorezko sakea" egiteko aukera izango du larunbatean Txerloian. Oñatiarren aurkako neurketa 17:30ean hasiko da.

Xabier Oroz (Azkoitia, 1996) saskibaloi jokalariak ohorezko sakea aterako du zapatuan, Anaitasunaren eta Aloña Mendiren arteko ligako partidan. Orozek urrezko domina lortu zuen joan den uztailean, Europako 20 urtez azpiko txapelketan, Espainiako selekzioarekin. Hainbat urtez Iraurgi Saskibaloi Taldean aritu ostean, RETAbet.es Gipuzkoa Basket taldearekin fitxatu du azkoitiarrak 2016-2017 denboraldirako. Anaitasunak jakinarazi duenez, "taldearen jarraitzailea eta bazkidea" da Oroz, eta "merezitako ohorezko sakea" egiteko aukera izango du larunbatean Txerloian. Oñatiarren aurkako neurketa 17:30ean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide