Mitra Farahani murala margotzen. (Hitza/Ihintza Elustondo)
Mitra Farahani iraniar margolariak eta zinemagileak bi mural egin ditu Azkoitiko parrokian, haur soldaduen sakrifizioaren ikonografian oinarrituta.
Le recyclage moderne des enfants sacrés izenekoa da interbentzioa, eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren Bake-ituna proiektuaren barruan kokatzen da. Gaur 11:30ean inauguratu dute erakustaldia eta urriaren 16a arte izango da zabalik.