Lau proposamen prestatu dituzte Azkoitiko 16. Bidaia Tertulietarako. Azkoitiko Bidaiariak elkarteak antolatu du egitasmoa, eta irailaren 16an hasiko dira saioak. Lehen egunean, Indiaren inguruko hitzaldi bat emango du Juan Intxaustik. Hurrengo solasaldia, berriz, urriaren 21ean izango da: Maroko izango dute mintzagai Aizalde Raid Teameko Ander Malbadik eta Ander Dorronsorok. Azaroaren 18an, Australiako ekialdeko kosta landuko du Oihana Secok, eta azken saioa abenduaren 16an izango da: Txile bakarrik zeharkatuz izeneko solasaldian, Agate Burgaña ariko da hizlari. Tertulia guztiak 19:30ean izango dira, Azkoitiko Kultur Etxean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide