Lanek irauten duten bitartean, tarteka, trafikoan aldaketak eta mozketak izango dira.
Ur saneamendu hoditeria eta espaloiak berritzen hasi ziren atzo San Martin auzoko Rikardo OtaƱo, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetan. Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Urak elkarlanean ariko dira lanean, eta, aurreikuspenen arabera, azaroaren erdia baino lehen amaituko dituzte berritze lanak. Haiek irauten duten bitartean, tarteka, trafikoan aldaketak eta mozketak izango dira.