80 lagun inguruk eman dute izena jada, Mangaixue mendi bizikleta martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 6a, 13:08

Azkoitian egingo dute irailaren 17an, eta oraindik zabalik dago izen-emate epea.

Anaitasuna Mendi Bazkunako talde batek lehen aldiz Mangaixue mendi bizikleta martxa antolatu du. Irailaren 17an izango da, 15:30ean, Plaza Berritik abiatuta. Bi ibilbide prestatu dituzte: luzea, 33 kilometrokoa; eta, laburra, 25 kilometrokoa. Oraindik ez dute jakinarazi zein izango den zirkuitua, "jendea martxa prestatzen hasten delako, eta inguruko bizilagunak haserretzeko arriskua dagoelako". Beraz, azken egunetan iragarriko dute. IƱaki Arrieta da antolatzaileetako bat, eta, haren esanetan, martxa bat da, eta ez lasterketa: "Helburua ez da lehia bultzatzea, inguruko bazterrak ezagutzea baizik, herrian leku politak daudelako". Bi anoa postu jarriko dituzte, eta sorpresaren bat ere izango da ibilbidean. Hilaren 15a bitarte eman daiteke izena, kirolprobak.com webgunean eta Azkoitiko Etxeza harategian. Oraingoz, 80 lagun inguru apuntatu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide