“Motxila solidarioak" jasoko dituzte Azkoitian, Greziako kanpalekuetara bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ira. 2a, 17:07

Latz tabernan eta Elurre kafetegian bilduko dituzte irailaren 16a arte.

Azkoitiko Latz tabernan eta Elurre kafetegian jasoko dituzte elkartasun motxilak. Hotz Oñati plataformak sortutako Motxila Solidarioa iniziatibak Greziako kanpalekuetako haurrei eskola materiala bidaltzea du helburu. Azkoitiko Latz tabernak eta Elurre kafetegiak ekimenarekin bat egin dute eta beraien lokaletan jasoko dituzte herritarren motxilak irailaren 16a, ostirala, eguerdira arte. Elkartasun motxila bakoitzak bi galtzerdi pare berri, kulero edo galtzontzilo pare bat, bi koloreztatzeko liburuxka edo idazteko koaderno, margoak eta negurako arropa izan beharko ditu barnean. Plataformatik aipatu dutenez, oso garrantzitsua da motxila bakoitza sexu eta adinarekin identifikatuta egotea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide