Bosgarren Cricket Txapelketa izango da asteburuan, Oteizan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Larunbatean eta igandean jokatuko da txapelketa, Oteiza frontoietan, 17:00etatik 20:30era bitartean.

Azkoitiko Pakistandarrak taldeak Kricket Txapelketa antolatu du astebururako. Larunbatean eta igandean jokatuko da txapelketa, Oteiza frontoietan, 17:00etatik 20:30era bitartean. Txapelketa bukatzean hainbat sari banatuko dituzte, hala nola, lehen hiru postuetan sailkatzen diren taldeek garaikur bana eskuratuko dute. Horrez gain, jotzaile onenari eta jaurtitzaile onenari ere banatuko dizkiete sariak. Txapelketaren bosgarren edizioa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide