Gaur hasi da Hizkuntza Eskolak Azkoitian emango dituen ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Matrikula edonork egin dezake, bai ikasle ohiek eta baita hasi nahi dutenek ere.

Gaurtik hasi eta irailaren 19a arte eman daiteke izena Eibarko Hizkuntza Eskolak Azkoitian jarri dituen ikastaroetan. Ikastaro horietan edonork eman dezake izena, bai ikasle ohiek eta baita hasi nahi dutenek ere. Interesa dutenek azken eguneko 13:00ak baino lehen egin beharko dute eskaera internet bidez. Gaztenenean, lehengo Musika Eskolan, emango dituzte eskolak. (A. Olaizola)  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide