Goizean meza izan dute, eta herri kirolek eman diote jarraipena festari. Auzotar eta kirolariak batera bazkaltzekoak dira Itziar erretegian, trikitilari eta bertsolariek lagunduta.
Ostiralean hasi zituzten San Agustin festak Azkoitiko Aizpurutxo auzoan, eta gaur, igandea, dute azken eguna. Mezarekin eman diote hasiera auzotarrek igandeari, eta hamaiketakoa egin ostean, herri kirolarien txanda izan da. Goenatxo III.a aritu da harri-jasotze lanetan; eta aizkoran, berriz, honakoek jardun dute: Aranberrik eta Otaegik, batetik; eta Ugarteburuk eta Larrañagak, bestetik. Zubeldia eta Urdangarin bertsolariek abestu diete tartean-tartean.
Behin herri kirol saioa bukatuta, Itziar erretegira joan dira guztiak bazkaltzera. Trikitilari eta bertsolariekin emango diote amaiera festei, behin bazkari mokadua eginda.
[flickr_set id="72157669894084924"]