Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak Izerpin Kakutea mendi igoera antolatu du, irailaren 3rako. Lehen aldiz prestatu dute lasterketa, eta gauez egingo dute. 22:00etan, Balda plazatik irtengo dira korrikalariak, banaka. Lau kilometrokoa da ibilbidea; herrigunetik Kakute mendira, hain zuzen. Maldari dagokionez, 112 metroetatik, 927 metroko garaierara igoko dira kirolariak.
Dagoeneko izena eman daiteke proban,
kirolprobak.com webgunearen bitartez, edo Azkoitiko Yoko Kirolak dendara joanda. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte; eta 12 euro, berriz, federatu gabe daudenek.
Honakoa da igoeraren aurkezpen bideoa:
https://vimeo.com/170506900