Xabier Oroz azkoitiarrak Gipuzkoa Basket taldearekin jokatuko du datorren denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 25a, 15:41

Urrezko LEB ligan jokatuko du Orozek, Iraurgi Saskibaloi taldeko harrobiko jokalariak.

Xabier Oroz azkoitiarra (BizkaiaBasket) Xabier Oroz saskibaloi jokalari azkoitiarrak RETAbet.es Gipuzkoa Basket talde donostiarrarekin jokatuko du 2016-2017 denboraldia. Taldeak berak eman du albistearen berri gaur, osteguna. Beraz, Urrezko LEB ligan lehiatuko da Azkoitiko kirolaria. Orain artean, Iraurgi Saskibaloi taldeko kide izan da Oroz. Maila bat beherago dago Iraurgiren lehen taldea, Zilarrezko LEB ligan. Gipuzkoa Basketek azkoitiarraren eskarmentua nabarmendu du, Endesa ligan jokatu izan duelako, eta Espainiako selekzioaren deialdi ia guztietan izan delako hautatua. Hain zuzen, selekzio horrekin irabazi du aurten Orozek Europako 20 urtez azpikoen txapelketa, eta elkarrizketa egin zion uztailean Urola Kostako Hitzak. Orduan, ez zekien oraindik non jokatuko zuen denboraldi berria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide