Herri bazkaria egin dute Azkoitian, Kuadrillen Egunean indarrak hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 18a, 17:12

1.400 lagun ingurentzat prestatu dute paella gaur, osteguna, Azkoitiko Kontzejupean. Andramari jaien azken eguneko ohitura da paella-jana egitea plazan, eta aurten ere ez du hutsik egin. Boluntario kuadrilla bat eta udal ordezkariak aritu dira dena prestatzen eta janaria banatzen. Goizean piztu dituzte suak Kontzejupean, eta mimoz nahastu osagaiak. 14:30ak aldera hasi dira iristen kuadrillak, eta bakoitza bere tokia hartzen joan pixkanaka plazan. Andramari jaetako egunak luze joko du gaur, lagunartean gozatzeko orduak izateaz gain, Gaupasa Eguna ere bada eta. Datozen orduetako egitaraua honakoa da:
17:30. Apar festa, Balda Plazan. 18:30. Zezenak, Plaza Berrin. 19:00. Txaranga herriko kaleetan zehar, 19:00etatik 21:00etara. 22:00. DIVA – SAT Idi Dema Saria, herriko probalekuan. 23:00. Xaibor DJarekin musika, dantza eta karaoke festa, plazan.
Txosnagunerako honako egitaraua prestatu dute:
18:00. Erromeria Laja eta Alabierrekin. 00:00. Autobus Magikoa. 01:30. Bad Sound System.
[flickr_set id="72157672529796906"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide