Andramari Eguna ospatzen ari dira Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 15a, 14:08

Datozen orduetan, kirolaz, musikaz eta ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera izango da.

Gaur, Andramari Eguna, festan da Azkoitia. Eguzkiaren konpainian, erraldoiak izan dira nagusi goizean, eta dantza ikuskizuna ere egin dute horiek plazan. Aurretik, Eltziegoko dultzaineroen, eta herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak alaitu dute giroa. 11:00etan, berriz, meza nagusia izan da parrokian, Iraurgi Abesbatzekin. Eguerdian ere musika izan da nagusi, izan ere, Kontzejupea jendez bete da bandaren eta txistulari taldearen kontzertua entzuteko. Datozen orduetan, kirolaz, musikaz eta ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera izango da. Honakoa da Andramari Egun arratsalderako prestatu duten egitaraua:
Astelehena, abuztuak 15 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. 1.go partida: Jaka – Urruzola / Mendizabal III – Erostarbe. 2.go partida: Irribarria – Merino II / Altuna III – Zabaleta. 17:30. Zezen txikiak eta poniak Trenbidearen Zumardian. 20:00. Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia, eliz atarian. 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 22:30. Film Laburren Lehiaketa, plazan. Gai librea. 23:30. Haitzama taldearen kontzertua plazan.
Txosnagunekoa:
19:00. Pintxopotea, tritiki giroan. 00:00. DJ festa: Xugua, Jos_u eta Hussabier.
[flickr_set id="72157669390628984"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide