Sare herritarra, salbea eta haur parkea, andramarien lehen egunez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 14a, 21:15

Gaur, igandea, hasi dira andramariak eta, ordutik, festa da Azkoitia. Eguraldia lagun, haur parkea izan da arratsaldean zehar plazan, txikienek goza dezaten. 19:00etan, berriz, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko giza sarea egin dute herriko trikitilariekin, Sarek antolatuta. Ondoren, salbea izan da parrokian. Aurretik, eta urtero legez, udal gobernua udaletxetik atera da elizarantz, eta Txalkor txistulari taldeak lagunduta. Gauean, berriz, musika izango da nagusi. Plazan, Egan taldeak joko du 23:00etatik aurrrera, eta, Goiko Losan, txosngunean, honako kontzertuak izango dira: Rodeo, Hartz, Trini Fox eta Verratër. Bihar, astelehena, Andramari Eguna da, eta honakoa da egitaraua:
Abuztuak 15, astelehena 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 10:00. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak. 10:50. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldea. Udalbatzari parrokira lagunduz, Alkate soinua joko dute. 11:00. Meza Nagusian Iraurgi Abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak Miguel Mª Azpiazuren Pakea Lurrean meza abestuko dute bost ahotsetara, Ofertorioan Miguel Mª Azpiazuren Agur Maria lau ahotsetara, Jaunartzean Aita Nemesio Otañoren O Sacrum convivium eta bukeran, Zeru eta munduan herrikoian. Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi. 11:30. Hainbat herritako erraldoien elkartzea. Ondoren, erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:00. Erraldoien dantza ikuskizuna plazan. Hainbat herritako erraldoien dantza ikuskizuna. 13:00. Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua Kontzejupean.
  • Azkoitiko Musika Banda. (Zuzendaria: Carlos Muñoz). 1- Cielo Andaluz, Pascual Marquina. 2- Barbero de Sevilla, G. Rossini. 3- The Typewriter, L. Anderson. Txalkor txistulari taldea. (Zuzendaria: Pello Larrañaga). 4- Aintzinako minuteoa, Luis Aranburu (Kaiet Azkue gogoan). 5- Pello Joxepe, Euskal doinuen pot-pourria. Gerardo Butron.
  • Azkoitiko Musika Banda. (Zuzendaria: Carlos Muñoz). 6-Requiem por un sueño, C. Mansell. 7- Rivieren cyclus, A. Malando. 8- Malagueño salerosa, Ramirez-Galindo.
17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. 1.go partida: Jaka – Urruzola / Mendizabal III – Erostarbe. 2.go partida: Irribarria – Merino II / Altuna III – Zabaleta. 17:30. Zezen txikiak eta poniak Trenbidearen Zumardian. 20:00. Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia, eliz atarian. 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 22:30. Film Laburren Lehiaketa, plazan. Gai librea. 23:30. Haitzama taldearen kontzertua plazan.
Txosnagunean, berriz, honakoa da egitaraua: Astelehena, abuztuak 15
19:00. Pintxopotea, tritiki giroan. 00:00. DJ festa: Xugua, Jos_u eta Hussabier.
[flickr_set id="72157671555508181"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide