Hasi dira andramariak Azkoitian. Urteroko legez, txupinazoa botata hasi dira jaiak; aurretik, hala ere, udaletxea goraino bete da
Laja eta Landakandaren omenaldia ikusteko. Javier Zubizarreta alkateak "trikitiak bete duen funtzio soziala" azpimarratu du. Musikariez gain, horien familiak ere izan ditu alkateak gogoan, bidelagun izateagatik. Dozenaka soinu eta pandero-jole bildu dira udaletxean, eta ondoen egiten dakiten bezala omendu dituzte Laja eta Landakanda: trikitia jotetzen.
Hamabiak puntuan lehertu da suziria, eta horrekin batera andramariak. Festa ostegunera arte luzatuko da, baina bien bitartean egitarau oparoaz goza daiteke Azkoitian. Honakoa da gaur arratsalderako egitaraua:
17:00. Haur parkea plazan (puzgarriak eta gazteluak).
19:50. Udalbatzari elizara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, Alkate soinua joko du.
20:00. Salbea parrokian. Herritarrek, Ignacio Busca Sagaztizabalen Salbea (zazpi ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren Ave Maria (bost ahotsetara) abestuko dituzte. Amaitzeko, berriz, Mariano Garciaren Ama Birjinaren edertasuna. Bakarlariak: Felix Uranga (baritonoa) eta Iñaki Goenaga (tenorea). Organoan, Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.
22:30. Egan taldearekin dantzaldia plazan.
23:00. Eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, Stand bat jarriko dute alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.
Eta honakoa da txosnaguneak antolatutakoa:
19:00. Sarek antolatuta, giza sarea herriko trikitilariekin, eliz ataritik hasita.
21:00. Rodeo taldearen kontzertua.
00:00. Hartz.
01:45. Trini Fox.
03:00. Verratër.
[flickr_set id="72157671540272541"]