Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oier Ibargurenek irabazi zuen atzo, larunbata, Martirietako igoera. 12 minutu eta 33 segundo behar izan zituen azpeitiarrak 3,7 kilometroak egiteko. Bost segundo atzetik helmugaratu zen Iban Gonzalez elgoibartarra, eta Javier Unanue azkoitirra izan zen hirugarrena, 12 minutu eta 46 segundoko denborarekin.
41 lagunek parte hartu zuten Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketan .Bero itzela egin zuen lasterketak iraun bitartean, baina txirrindulari guztiek lortu zuten proba amaitzea. Plazatik Txalon Errekara joan ziren ziklistak, eta handik hasi zuten lasterketa. Behin Martirietan, guztiek merienda egin zuten. Sariak ere banatu zituzten parte hartzaileen artean.
[flickr_set id="72157671535826441"]