Azkoitiko festetan musika izango da jaun eta jabe. Herriko plaza, Goiko Losa eta Balda Plazaren artean sakabanatuko dira kontzertuak festek iraun bitartean. Horrez gain, parrokian ere hainbat emanaldi izango dira. Urtero bezala, herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldeak, Eltziegoko dultzaineroek eta Iraurgi Abesbatzak egunez egun alaituko dituzte bazterrak; eta, Kuadrillen Egunean, abuztuak 18, Brincadeira batukada taldea eta txaranga batuko dira kalea girotzera.
Aurten, gainera, herriko trikitilariak omendu nahi ditu udalak, eta guzti horien izenean botako dute jaien hasierako txupinazoa
Laja eta Landakandak igandean.
Bihar, zapatua, izango da andramarietako aurreneko kontzertua. Gozategi taldea plazan izango da 23:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, igandean, hasiko dira ofizialki Andramari jaiak, 12:00etan.
Udalak prestatutako egitarauaren barruan honako kontzertuak izango dira datozen egunetan:
Abuztuak 13, zapatua
23:00. Gozategi taldearen emanaldia plazan, Um blem ble Tabernarien Elkarteak antolatuta.
Abuztuak 14, igandea
22:30. Egan taldearekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 15, astelehena
23:30. Haitzama taldearen emanaldia plazan.
Abuztuak 16, asteartea
23:30. Jotakie eta Grises taldeen kontzertuak, plazan.
Abuztuak 17, asteazkena
22:00. Izer eta Alabierrekin erromeria, Balda Plazan.
Abuztuak 18, osteguna
23:00. Xaibor DJarekin musika, dantza eta karaoke festa, plazan.
Festa alternatiboen egitarauaren barruan ere musika izango da nagusi. Kontzertu horiek Goiko Losan, txosnagunean, izango dira.
Igandea, abuztuak 14
21:00. Rodeo.
00:00. Hartz.
01:45. Trini Fox.
03:00. Verratër.
Astelehena, abuztuak 15
00:00. DJ festa: Xugua, Jos_u eta Hussabier.
Asteazkena, abuztuak 17
21:00. Tony Rocket taldearen kontzertua.
Osteguna, abuztuak 18
18:00. Erromeria Laja eta Alabierrekin.
00:00. Autobus Magikoa.
01:30. Bad Sound System.