Azkoitia-Azpeitia Xeye Atletismo Elkarteak antolatuta, irailaren 3an jokatuko da Izerpin Kakutea I. Ixoerie lasterketa bertikala. Mota horretako lasterketek geroz eta jarraitzaile gehiago ditzutezla ikusita, egutegira beste proba bat gehitzea erabaki du Xeyek.
Lasterketa Azkoitian izango da, eta Kakute mendira igoko dira parte-hartzaileak. Atletismo taldeak azaldu duenez, "benetako" lasterketa bertikala izango da: 3,6 kilometroko ibilbidean 825 metro igo beharko dituzte kirolariek. Horrez gain, lasterketari ikusgarritasuna emateko gauez egitea erabaki dute.
Lasterketa bertikala edonork egiteko modukoa izango da, ez baitu zailtasun teknikorik izango. "Azken 20 metrotan harri pixka bat egongo da, baina ondo argiztatuta egongo da guztien erosotasunerako", esan dute Xeyekoek. Bi zati oso ezberdin ditu lasterketak: aurrenekoan, pista eta bidexka erosoa da, eta nahi duenak korrika egiteko aukera izango du tarte horretan. Behin ibilbidearen erdia egin ostean, berriz, malda da nagusi.
Lasteketa 22:00etan hasiko Balda Plazatik, eta banaka aterako dira kirolariak. Behin amaitu ostean, sariak eta opariak banatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean. Kakutera igoeran parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte:
Kirolprobak.com webgunean izena eman dezakete, edo Azkoitiko Yoko Kirolak dendara joan.
Hona hemen Anaitasuna Mendi Bazkunak egindako Izenpin Kakutea I. Ixoerie probaren aurkezpen bideoa:
https://vimeo.com/170506900