Azkoitiko Herri Moimentuek orain bi aste
salatu zuen Azkoitiko Udalaren jarrera, horiek “ahalik eta laguntza murritzena” ematea erabaki zuela esanez.
Azkoitiko Herri Moimentuek, Andramaixetako txosnaren inguruan udalak izan duen jarrera salatu du publikoki. Horren aurrean, udalak argitu nahi du txosna jartzea 5.500 euro kostatuko zaiola, eta "aintzat hartzeko moduko laguntza" dela alegia.
Txosnaren antolatzaileek, 8.000 euroko eskaera luzatu zioten udalari. Eskaera aztertu ondoren, festa batzordeak erabaki zuen antolatzaileen esku ahalik eta baliabide gehien jartzea, baina zuzenean dirurik ez zitzaiela emango. Udalak hartutako konpromisoaren arabera, txosna eta eszenatokia jartzeaz gain, azpiegituren tokialdaketaz, elektrizitatea eta ura emateaz eta garbiketaz arduratuko da.
Udalak ez duela lagundu esatea errealitatea distortsionatu nahi izatea da. Hasieratik esan zitzaien antolatzaileei ondo ikusten genuela txosna jartzea, eta ahal zena egingo genuela aurrera ateratzeko. Horixe da egin duguna. Baina aurrekontu bat dugu jaien antolaketarako, eta horri heldu beharra daukagu. Laguntza eman da, eta berau lotsagarria dela esatea, esker txarreko jarrerarekin gehiago lotzen da jarrera parte-hartzaile eta dinamikoarekin baino.
Egin ditzagun ba benetan, denon Andramaixek!!!
Angel Martin (Festetako zinegotzia)