Azkoitiko txosnagunea, Goiko Losan. (A.Abarisketa)
Igandean, abuztuak 14, hasiko dira Andremari jaiak Azkoitian, eta dagoeneko hasi dira txosnagunea muntatzen Goiko Losan. Horrez gain, festa alternatiboen egitaraua ere kaleratu du Axkottiko Herri Moimentue taldeak. Azken asteetan
dirua biltzen aritu dira horiek, txosnaguneak aurrera egin dezan, eta lortu dute beraien helburua.
Herri Moimentueko kideek salatu joan den astean salatu zutenez, udalak “ahalik eta laguntza murritzena” ematea erabaki du, eta horren ondorioz jarri zuten martxan diru bilketa kanpaina.
(Axkottiko Herri Moimentue)
Honakoa da andramaixetako festa alternatiboen egitaraua:
Zapatua, abuztuak 13
19:30. Txostan irikiera.
Igandea, abuztuak 14
11:00. Txupinazo alternatiboa Balda Plazan.
19:00. Sarek antolatuta, giza sarea herriko trikitilariekin, eliz ataritik hasita. Ondoren, kontzertuak Goiko Losan.
21:00. Rodeo taldearen kontzertua.
00:00. Hartz.
01:45. Trini Fox.
03:00. Verratër.
Astelehena, abuztuak 15
19:00. Pintxopotea, tritiki giroan.
00:00. DJ festa: Xugua, Jos_u eta Hussabier.
Asteartea, abuztuak 16
15:30. Mus txapelketan izen ematea.
16:30. Mus txapelketa.
21:00. Txotxa eta parrillada.
Asteazkena, abuztuak 17
17:00. Ume jolasak eta mural artistikoaren pintaketa.
20:30. Afari begetarianoa.
21:00. Tony Rocket taldearen kontzertua.
Osteguna, abuztuak 18
12:00. Giro ona txosnetan.
18:00. Erromeria Laja eta Alabierrekin.
00:00. Autobus Magikoa.
01:30. Bad Sound System.