Izibene Oñederra azkoitiarrak diseinatuko du Zinemaldiko Perlak saileko aurkezpenetako irudia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Donostiako Zinemaldiko Perlak saileko aurkezpenetako irudia diseinatuko du Izibene Oñederra azkoitiarrak. Hala jakinarazi dute zinemaldiko ordezkariek gaur, asteazkena, sare sozialen bidez. Arte Ederretan lizentziaduna, animazioko filmak sortu eta ekoizten ditu azkoitiarrak, besteak beste. Hark sortutako Hezurbeltzak (2007) lanak, esaterako, hainbat sari lortu ditu zenbait jaialditan: Stuttgarten (Alemania), Brooklynen (AEB) eta Zagreben (Kroazia), besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide