Txosnagunea aurrera ateratzeko dirua biltzen ari da Azkoitiko Herri Moimentue

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 9a, 17:38

Andremari jaietako festagune alternatiboa antolatzen duten kideak dirua biltzen ari dira egunotan txosnaguneak aurrera egin dezan, eta, horretarako, kontu zenbaki bat jarri dute herritarren eskura, horiek, ahal duten neurrian, ekarpenak egin ditzaten. Zenbakia honakoa da: ES 2330350031710310055088 Herri Moimentueko kideek joan den astean salatu zutenez, Azkoitiko Udalak “ahalik eta laguntza murritzena” ematea erabaki du: “Gutxi batzuk engainatzeko asmoz edo kontzientzia lasai izateko zerbait ematea erabaki dute, baina guretzat ez da nahikoa”.

Azkoitia Zutiken ekimenak, abuztuaren 16an

Azkoitia Zutikek ere hainbat ekimen antolatu ditu jaietarako. Hala, abuztuaren 16an, asteartea, honako ekintzak egingo dituzte plazan: Jolas kooperatiboak, txapa eta serigrafia tailerrak eta abar.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide