Martirietako igoerak eta Jokin Ormaetxea txirrindulari lasterketak girotuko dituzte Andramaixek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 8a, 21:01

Antolatzaileak prest dute dena. (Ana Abarisketa) Martirietako bizikleta igoera eta VII. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa antolatu ditu, beste behin, Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak, udalaren babesarekin. Andramaixetako txupinazoa lehertu aurretik jokatuko dira bi probak: Martitteko Igoera zapatuan, abuztuak 13, egingo da; gazteen lasterketa, berriz, igandean, abuztuak 14. Herriko plazan hasi, eta Martirieta gainera igoko dira txirrindulariak, 3,7 kilometroko ibilbidea eginda. Izen-ematea doakoa da, eta egunean bertan egin daiteke plazan, 16:00etatik 16:45era. Lasterketa 17:00etan hasiko da. Bukaeran, parte-hartzaile guztientzat merienda, irabazleentzat sariak eta zozketa ugari izango dira. Iaz, 60 lagun inguruk parte hartu zuten igoeran. Orain arteko marka Joseba Albizu azpeitiarrak du ezarrita, 11 minutu eta 30 segundoko denborarekin.

103 kilometroko ibilbidea

Igandean gazteek hartuko dute lekukoa. VII. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa 10:00etan hasiko da, eliz ataritik hasita. Parte-hartzaileek 103 kilometro izango dituzte aurrertik: Azkoititik Iraetara  joan-etorria bi aldiz egingo dute; ondoren, Aizarnara joango dira, eta, handik Etumetara igo. Behin Azpeitia zehazkatuta, Azkoitian izango dute helmuga, Plaza Berrin. Guztira, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Errezil zeharkatuko dituzte txirrindulariek. Sari banaketa Plaza Berrin bertan egingo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide