Martirietako igoera egingo dute abuztuaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Egunean bertan da izen-ematea, herriko plazan, 16:00etatik 16:45ak artean. Igoera 17:00etan hasiko da.

(E. Albizu Lizaso) Martirietako bizikleta igoera egingo dute abuztuaren 13an, larunbatean, Azkoitian. Herriko plazan hasi, eta Martirieta gainera igoko dira txirrindulariak, 3,7 kilometroko ibilbidea eginda. Izen-ematea doakoa da, eta egunean bertan egin daiteke plazan, 16:00etatik 16:45era. Bukaeran, parte-hartzaile guztientzat merienda, irabazleentzat sariak eta zozketa ugari izango dira. Joseba Albizu azpeitiarrak du ezarrita igoera horretako marka, 11 minutu eta 30 segundoko denborarekin. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatu du, udalaren eta herriko zenbait merkatari eta denden babesarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide