Bihartik eman ahalko da izena hilaren 18ko herri bazkarirako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 2a, 10:55

Udaletxeko Kultura Sailera joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta eman behar da izena.

Bihar zabalduko dute Andramari festetako azken egunean, hilaren 18an, plazan egiten den herri bazkarirako izen-ematea. Udaletxeko Kultura Sailera joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta eman behar da izena. Bazkari horretarako izen-emateaz gain, abuztuaren 16an egiten duten gurasoen eta umeen bazkarirako ere eman ahalko da izena bihartik aurrera, udaletxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide