Xabier Oroz azkoitiarra. (BizkaiaBasket)
Xabier Oroz
(Azkoitia, 1996) saskibaloi jokalaria Espainiako selekzioarekin aritu da 20 urtez azpikoen Europako Txapelketa jokatzen, eta urrezko domina eskuratu du azkoitiarrak Espainiako selekzioarekin. Izan ere, 55 eta 68 irabazi zuten Lituaniaren aurkako finala. Partida Helsinkiko Ice Stadiumen jokatu zuten.
Espainiako 20 urtez azpiko selekzioak azken bost urtean bigarrenez irabazi du Europako txapelketa.
Xabier Orozek ISBn jokatu du azken denboraldian.