Azkoitiko EH Bilduren gutuna: "Pribilegiorik ez kargu publikoentzat"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko uzt. 22a, 15:25

EH Bildutik beti esan dugu instituzioetan lanean ari diren pertsonek ez dutela beste herritarrek baino aukera edo eskubide gehiago izan behar. Hori dela eta, aste honetan herriko festak lantzen ari ziren batzordean gobernuko kideek gonbidapen bat egin zieten gure zinegotziei, abuztuaren 15eko pilota partidetarako sarrerarik behar al zuten, eta eskatzeko nahi izan ezkero. Gure zinegotziek bertan esan zuten hori pribilegio bat dela, eta ez datorrela bat karguarekin. Zergatik izan ditzakete zinegotziek pilota partidak ikusteko sarrerak doan beste herritar guztiek sarrera ordaintzen duten bitartean? EH Bildutik dei egin nahi diegu beste alderdiei pribilegio horiei ezetz esan, eta publikoki sala dezaten egoera hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide