Azkoitiko Udalak bi bilera deitu ditu datorren asterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udaleko Hirigintza sailak bi bilera deitu ditu datorren asterako. Lehenengoa, Aingeru kaleko bizilagunentzat izango da, kale horretan egingo den norabide aldaketaren inguruan informazioa emateko. Bilera hori asteartean, uztailak 26, izango da, 18:00etan, Elkarguneako Oteiza aretoan. Bigarren deialdia Rikardo Otaño eta Ama Josefa kaleetako auzotarrekin egingo da. Helburua da obren inguruko xehetasun guztiak ematea, lehen Inazio Iriarteko bizilagunekin egin zen moduan. Bigarren deialdia ostegunean, uztailak 28, egingo da, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide