Larunbatean hasiko dira udako bisita gidatuak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko uzt. 21a, 10:32

Idiakez Jauregia da bisitetan aipatzen den eraikinetako bat. (Ane Olaizola) Herriko ondarea ezagutarazteko  bisita gidatuak antolatu ditu udalak beste behin, larunbatean hasita. Ikustaldi horien helburua da bisitariei Azkoitiko hainbat gune ezagutaraztea. Saioak abuztuaren 13ra arte luzatuko dira, eta hainbat ibilbide prestatu dituzte egun horietarako. Batetik, Jauregi eta dorretxe artean izenburupean, herriko Alde Zaharra bisitatuko dute. Horrez gain, Azkoitiko Zalduntxoen historian ere harakatuko dute Itsausti Jauregian, baita San Martingo ondaregunan ere. Euskal pilotaren esperientzia izenburupean, pilotaz ere arituko dira Gurean.

Izen ematea, aurrez

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman behar dute Loiolako Turismo Bulegoan. Horretarako, 943 15 18 78 telefonora deitu daiteke edo i-loiola@urolaturismo.net-era idatzi. Gutxienez zortzi laguneko taldeak osatu behar dira. Bisita gidatuetako sarrera bi eurokoa da, eta pilotaren ingurukoa bost euroren truke lor daiteke. San Martingo ondaregunera edo parrokira bisitak doan izango da. Egutegia Zapatua, uztailak 23. 12:00. Jauregi eta dorretxe artean, parrokia aurretik. Igandea, uztailak 24. 12:00. Zalduntxoen Azkoitia, Intsausti Jauregian. Asteartea, abuztuak 2. 11:00-12:30. Parrokia irekita. 12:30. Jauregi eta dorretxe artean, parrokia aurretik. 17:00-19:30. San Martin ondaregunea irekita. Osteguna, abuztuak 4. 11:00. Euskal pilotaren esperientzia, Gurea pilotalekuan. 17:00-19:30. San Martin irekita. Ostirala, abuztuak 5. 11:00-12:30. Parrokia irekita. 12:30. Jauregi eta dorretxe artean, parrokia aurretik. Zapatua, abuztuak 6. 12:00. Zalduntxoen Azkoitia, Intsausti Jauregian. 17:00-19:30. San Martin irekita. Igandea, abuztuak 7. 11:00-13:30. San Martin irekita. Asteartea, abuztuak 9. 11:00-13:30. San Martin irekita. 16:00-18:30. Parrokia irekita. 18:30. Jauregi eta dorretxe artean, parrokia aurretik. Osteguna, abuztuak 11. 11:00. Euskal pilotaren esperientzia, Gurea pilotalekuan. 11:00-13:30. San Martin irekita. Ostirala, abuztuak 12. 16:00-18:30. Parrokia irekita. 18:30. Jauregi eta dorretxe artean, parrokia aurretik. Larunbata, abuztuak 13. 12:00. Zalduntxoen Azkoitia, Intsausti Jauregian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide